Eskola Kirola egitasmoak agur esango dio larunbatean ikasturteari

Txintxarri Aldizkaria 2022ko maiatzaren 26a

Eskola Kirola egitasmoak abenduan egindako Topaketako irudia.

Lasarte-Oriako ikastetxeetako Guraso elkarteek eta Ttakun Kultur elkarteak elkar lanean antolatzen duten Eskola Kirola egitasmoak 2021-2022 ikasturteari amaiera emango dio, hilaren 28an, larunbatarekin Michelin Kirol gunean

Herriko haur eta gazteek asteroko saioak amaitu eta festa giroan kirolaz gozatzekoa  aukera izango dute.

Lehenak, 09:15etik 10:30era LH3 eta LH6 maila arteko gaztetxoak izango dira eta hiru kiroletan – eskubaloia, futbola eta pilota – arituko dira. Ostean, 10:45ean, LH1 eta LH2 mailakoek jolasak egingo dituzte.

Lanean hasita

Egitasmoko antolatzaileak, dagoeneko hurrengo ikasturtea antolatzen hasi eta ekaina hasieran izena ematea irekiko dela jakitera eman dute. Guraso elkarteek aurki helaraziko diete gurasoei zein datetan egin beharko duten inskripzioa.