Hala nola, Zumeatarra taldeko Aimar Sukunza herritarra (01.02.20) zein Trinko taldeko Itsaso Tolosa (01.18.52) hogei lehenen artean sailkatu ziren. Sukunzak gainera hirugarren postua eskuratu zuen jubenil mailan.
Trinko taldeko Imanol Arteaga (01.08.51), Mikel Izagirre (01.17.35), Zigor Castro (01.19.31) eta Iñaki Urchueguia (01.19.47) kideak zein Zumeatarra taldeko Ibai Izagirre (01.12.52) eta Unai G. Somovilla herritarrek ere lehia amaitu zuten. Somovillak 01.05.55 denbora egin arren, epaileek lasterketan egindako huts batengatik sailkapenetik kanpo uztea erabaki zuten.
Aritzaleku Triatloian, berriz, Trinko taldeko Pablo Muñoz distantzia olinpikoan izan zen lehian eta 02.42.45 denbora egin zuen