Lasarte-Oriak ezin izan zuen Herriartekoan partidarik irabazi

Txintxarri Aldizkaria 2022ko maiatzaren 25a

Michelin kirol gunean jokatu zen Lasarte-Oria eta Azpeitia taldeetako kadete mailako neurketako irudia.

Herriartekoa amaitu da Lasarte-Oriarentzat. Michelin kirol guneko  pilotalekuan jokatutako neurketak 3-0 galdu ostean, Azpeitian zen bigarren jardunaldian partidaren bat borrokatzeko aukera izango zutela uste zuten herriko ordezkariek. Tamalez, ez zen horrela izan eta Azpeitia nagusi izan zen, 0-3

Kadete mailan, Jokin Lizasok eta Beñat Olazabalek ezin izan zuten askorik egin eta 22-1 galdu zuen.

Jubeniletan eta seniorretan ere berdin gertatu zen. Diaz de Gereñu-Urdanpilleta eta Artetxe-Elola bikoteek ezin izan zieten azpeitiarren erasoei ongi erantzun. Ondorioz, 22-4 eta 22-3 irabazi zuen Azpeitiak. 

Finalaren bidean
Orain, Lau eta erdiko txapelketako bigarren fasean murgilduko dira Intzako pilotariak. Olazabal kadeteak eta Urdanpilleta jubenilak finalerako bidea hasiko dute. Final zortzirenetan Abantzu eta Oiarpe izango dituzte aurkari, hurrenez hurren.