Kirola eta adiskidetasuna nagusi izan dira Otsagabian

Txintxarri Aldizkaria 2022ko maiatzaren 25a

Ostadar eta Otsagabiko Ipar Martxako kideak Tapla-Pikatua ibilaldiko geldialdi batean. Arg.: Ostadar Ipar Martxa.

Ostadar Ipar Martxako kideek maiatzean irteera berezia egin dute, Otsagabian asteburu pasa izan dira. Bertako ipar martxa taldeko kideek gonbidatua herriko taldea hilaren 21ean eta 22an Pirinioetako herrian izan da

Hilaren 21ean, Abodi mendilerrotik barrena ibili zen Ostadar eta Otsagabiko kideek osatutako taldea. Zehazki Taplatik Pikatuara dagoen ibilbide markatua egin zuten. Pirinioetako zein Iratiko Oihaneko ikuspegi ederra izan zuten.

Igandean, 22an, berriz, Peña Martara itzuli bat egin eta Larrexua kobazuloa ezagutu zuten. 

Casa Koleto bisitatzeko aukera ere izan zuten. 1786 urtean eraikitako etxebizitza honetan   denbora atzera egin eta XX. mendi hasierako familia burges baten  altzariak eta gauzak ikusi zituzten Ostadar Ipar Martxako kideek.

Zaraitzuko ibaxeko egoera eta Irunberriko institutuarena ere ezagutu zuten, baita Pirinioetako bailaren despopulatzearen aurka egiten ari diren lanaren gainean ere.