LOTMEko kideek jakitera eman dutenez, apirilaren 3an egin zuten Urnieta eta Leitzaren arteko ibilaldiaren jarraipena izan zen.
Eguraldia lagun, Ireber eta launtze mendietako gailurrak igaro zituzten eta bertako bista ikusgarriez gozatu zuten. 24 kilometroko bidea egin ostean, Lekunberrira iritsi ziren. Giro onean, sagardotegian indarrak berreskuratu zituzten.
Berrikuntzak Mendi Festan
Bestalde, LOTMEk sare sozialetan zabaldu duen bideoan, Lasarte-Oriako 2022ko Mendi Festa irailaren 25ean antolatuko dela aurreratu du.
Hurrengo edizioan berrikuntzak egongo direla ere jakitera eman dute. Ibilbideek moldaketak izango dituzte; ibilbidea motzean, esate baterako, Andatza mendira igoko da.
Izena ematea uztailaren 1ean irekiko da euren webgunean.