COVID-19

Maiatzaren 16tik 22ra 54 kutsatze atzeman dituzte Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mai. 24a, 10:45

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak maiatzaren 16tik 22ra arteko datu epidemiologikoak argitaratu dituzte. Tarte horretan 54 kutsatze atzeman dituzte Lasarte-Orian, eta azken hamalau egunetan, 111. Intzidentzia tasa metatua 575,31 da.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, gure herrian 6.253 kutsatze atzeman dituzte. Birusak infektatu dituen herritar ia guztiak sendatu badira edo bidean badaude ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Pandemia hasi zenetik, aurtengo urtarrilean atzeman dituzte kasu gehien: 2.120.