Aurten bai, Teresa sorgina herrira jaitsiko da

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mai. 20a, 14:55

Bi urte eta gero, Zabaletak auzoko festak ospatuko ditu, maiatzaren 31tik ekainaren 5era. Egin ezin izan dituztenak nolabait konpentsatze aldera, sekulako egitaraua prestatu du festetako batzordeak. 

Zabaletako Jaiak 2022

Maiatzak 31, asteartea
  • 18:00etatik 20:00etara, haurrentzako jolasak.
  • 20:00etan, Gas gas eta bonba japoniarrak.
Ekainak 1, asteazkena
  • 18:00etan, antzerkia Kukukarekin.
  • 18:30etik 20:00etara, haurren jolasak: talentu bila eta serigrafia (kamiseta argi batekin etorri).
  • 20:00etan, Gas gas eta bonba japoniarrak.
Ekainak 2, osteguna
  • 18:00etan, antzerkia Kukukarekin, Basotxo plazan.
  • 18:30etik 20:00etara, pintxo potea.
  • 20:00etan, Gas gas eta bonba japoniarrak.
  • 20:15ean, umorezko bakarrizketa Bea Egizabalen eskutik.
Ekainak 3, ostirala
  • 18:00etan, antzerkia Kukukarekin, Basotxon.
  • 18:30ean, txokolatada Basotxon.
  • 18:30ean, bingoa, Gazte Klubeko kideen eskutik.
  • 18:45ean, kalejira Teresa sorginarekin.
  • 19:00etan, Teresa sorginari ongietorria, frontoian: jaietako pregoia, Jalguneko lagunen dantza eta sorgin dantza herrikoia.
  • 19:30ean, Gas gas eta bonba japoniarrak.
  • 20:00etan, bertsolariak: Ane Labaka, Miren Artetxe, Eñaut Martikorena eta Andoni Mujika. Auzoko gazteek jarriko dizkiete gaiak.
  • 21:00etan, auzo afaria. Norberak berea eraman beharko du.
  • 23:00etan, Euskal Dantza Sorkuntza, Kukukarekin.
  • 00:00etatik aurrera, rock gaua: The Noise Makers, Rukula eta Erroka taldeek joko dute.
Ekainak 4, larunbata
  • 09:00etan, diana.
  • 10:00etan, futbol festa, herritar guztientzat.
  • 11:30ean, buruhandiak eta erraldoiak. LOZET konpartsa, Kilker Band txarangarekin batera.
  • 11:30ean, Joxe Migel Aranzadiren omenezko XIII. eskoba txapelketa.
  • 13:00ean, bermut musikatua: El Grafiti + Ibey Beatbox.
  • 15:30ean, Joxe Migel Aranzadiren omenezko XIII. mus txapelketa.
  • 17:00etatik 20:30era, haurren festa: altxorraren bila eta zinta lasterketa (adin guztientzako, bizikleta ekarri).
  • 20:30ean, Gas gas eta japoniar bonbak.
  • 21:00etan, afari herrikoia. Tiketak ohiko lekuetan salgai.
  • 23:30ean, akelarre dantza. 
  • 00:00etan, musika gaua: Ameba, Errietan eta DJ Fantasia.
Ekainak 5, igandea
  • 09:00etan, diana.
  • 11:00etan, Euskal Dantzak eta Sorkuntza, Kukukaren eskutik.
  • 11:00etan, patata tortilla txapelketa.
  • 12:00etan, Oaintxe in deu txarangaren emanaldia.
  • 12:15ean, pilota partidak frontoian: Lasarte-Oria Hernaniren aurka.
  • 13:15ean, proba mixta nagusia.
  • 14:30ean, bazkari herrikoia. Txartelak ohiko tokietan eros daitezke.
  • 17:30ean, kantu festa Xumela koruarekin.
  • 18:00etatik 20:00etara, Bide batez erromeria taldea.
  • 18:30ean, toka txapelketa.
  • 20:30ean, azken traka eta Teresa sorginari agurra.
Erlazionatuak

Zabaletako jaiak: igande goiza (1. zatia)

Iñigo Gonzalez Sarobe 2019 eka 02 Gizartea