Maite Salazar Ereñotzuko Mendi lasterketan bigarren izan zen

Txintxarri Aldizkaria 2022ko maiatzaren 20a

Maite Salazar Ereñotzuko proban lehian. Arg.: Aitor Urkia Etxeberria.

Lasarte-Oriako korrikalariak aste honetan ere hainbat hitzorduetan izan dira lehian. Ereñotzouo Mendi Lasterketa edo DOMUSA TEKNIK proba luzeetan parte hartu zuten. Lehe proban Maite Salazar herritarra bigarren postuan izan zen. Mendi martxarik ere izan zen eta Urdaburuko mendi ibilaldiko bi martxatan izan ziren herritarrak zein herriko taldeetako kideak

Bi urteko etenaren ostean, maiatzaren 15ean, Ereñotzuko Mendi Lasterketak berriro auzoko inguruetako mendien barrena ibili ziren lasterkariak. 11,75 kilometroko ibilbidean Maite Salazar, Yosu Galdos eta Nerea Arteaga herritarrek zein Lasarte-Oria Trail Mendi Elkarteko (LOTME) kide Mertxe Casasek eta Miguel Granado herritarrak parte hartu zuten. Salazarrek lortu zuen emaitarik onena, helmuga 1.39.39 denbora egin zuen eta bigarren postuan eskuratu zuen.
 
Egun horretan bertan, Errenterian, Urdaburuko Mendi Ibilaldia izan zen. Bi bide izan zituzten kirolariek egiteko: luzea  (46km-ko eta +2400) eta motza (20km-ko eta +750). Bietan izan ziren LOTMEko kideak. 
 
Maiatzaren 14an, berriz, DOMUSA TEKNIK trail proba jokatu zen Azpeitian. 65 kilometroko lasterketa horretan, besteak beste, Xoxote, Hernio, Marimurumendi edo Izazpe mendiak igo zituzten. Beroari eta hezetasunari aurre egin behar izan zioten parte-hartzaileek eta horien artean, Endika Gartzia herritarra eta LOTMEko Borja Granado, Xanti Trantxe eta Javier Olazagoitia izan ziren.
 

LOTMEko kideak DOMUSA TEKNIK proban zein Urdaburuko mendi ibilaldian. Arg.: LOTME.