Plaza Dantzako lagunek saioa egingo dute igandean, Okendo plazan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko maiatzaren 20a

Hilabeteroko laugarren igandero legez, Okendo plazara irtengo dira Plaza Dantzako kideak. Ohi bezala, euskal dantzen erakustaldia egingo dute, baina, bereziki, muxikoak dantzatuko dituzte. 12:00etatik 14:00etara ariko dira. Ttakun Kultur Elkarteak helduen euskarazko aisia eskaitzen barruan, talde iraunkorra da Plaza Dantzakoena. Asteartero entseatzen dute Sasoeta ikastetxeko gimnasioan, 20:00etatik 21:30era. Datorren ikasturtean bertan parte hartzeko interesa duenak kultura@ttakun.eus helbide elektronikora idatz dezake.