Igeriketa egokitutako AXA Ligako hirugarren jardunaldia lehiatuko zen maiatzaren 14an, Illes Balears III. Opena. Euskadiko Selekzioak parte hartu zuen bertan eta ordezkarien artean Nahia Zudaire zubietarra izan zen.
Igerilari gazteak sari nagusia eskuratu zuen parte hartutako hiru probatan lortutako puntuei esker. Estilo libreko 100 m. (1.13,66) eta 400 m. (5.08,60) zein 50 m. tximeleta probak (37,34) lehiatuko zituen eta hiruetan lehen postuan izan zen.
Markak ontzen
Garazi Etxeberria taldekidea, berriz, Gipuzkoako selekzioarekin XXXV Gijongo Hiria Sarian lehiatu zen. Maila handiko kirolarien artean egin zuen igeri herriko gazteak eta ederki moldatu zen bere bi marka pertsonal onduz.
Bost probatan egin zuen igeri Etxeberriak; 50 m. (28,59) eta 100 m. libre probak (1.02,54) eta 200 m. lau estilo probetan (2.40,45) larunbatean eta igandean 50 m. tximeletan (31,99) eta 200 m. librean (2.20,73). Lau estiloko eta tximeleta estiloko probetan marka pertsonal berriak egin zituen gazteak.
Bestalde, Gipuzkoako trofeoen B zirkuituko lehen geldialdia den Zarautz Sarian parte hartuko zuten larunbatean hainbat taldekideek: Izaro Audikana, Saioa Elola, Alba Escribano, Irati Etxeberria, Iker Gandia, Iker Gorostegui, Mayi Gorostegui, June Lopez eta Jurgi Sukunza.
Guztira 18 marka pertsonal berritu zituzten:
- Irati Etxeberria: 100 m. lau estiloak, 1.31,27.
- Mayi Gorostegui: 200 m. libre, 2.54,87; 400 m. libre, 5.57,96 eta 100 m. lau estiloak, 1.27,83.
- Alba Escribano: 400 m. libre, 5.09,90 eta 100 m. lau estiloak, 1.25,64.
- Jurgi Sukunza: 50 m. libre, 28,15.
- Izaro Audikana: 100 m. lau estiloak, 1.16,68.
- Saioa Elola: 200 m .libre, 2.26,81 eta 400 m. libre, 5.03,62.
- Iker Gandia: 50 m. bular, 40,61; 100 m. bular, 1.26,96; 50 m. libre, 29,33 eta 100 m. libre, 1.01,95.
- Iker Gorostegui: 50 m. libre, 28,05 eta 200 m. lau estiloak, 2.26,65.
- June Lopez: 50 m. bizkar, 33,86 eta 100 m. bizkar, 1.11,99.
Horien artean, Gipuzkoako zein Euskadiko txapelketarako gutxieneko markak egon ziren. Udako Gipuzkoako txapelketarako txartela lortu zuten Irati Etxeberriak 100 m. lau estilo proban eta Iker Gandiak 50 m. libre proban; Iker Gorostegui, berriz, Euskal Herriko Infantilen udako txapelketako 200 m. lau estilo probarako sailkatu da.
Igerilari osoa
Taldeko Oier Jauregi, Liher Albizu eta Itxaso Iparragirre benjaminek, aldiz, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa den Igerilari Osoa proban lehiatuko ziren maiatzaren 15ean, Legazpiko Bikuña kiroldegian.
Goizean 50 m. tximeleta eta 100 m. bizkar probei aurre egin zieten; arratsaldean, berriz, bular eta estilo libreko 100 m. probak.
Igerilari gazteek euren markak hobetu eta lehia bikaina eskaini zuten. Hala nola, Oier Jauregik laugarren postua eskuratu zuen 100 m. bizkar proban.
Nahiz eta podiumik ez lortu, prestatzaileak pozik daude haurrek egindako lanarekin.