Lehia maiatzaren 30ean hasi eta Santa Ana egunera arte, uztailaren 26ra arte garatuko da Loidibarren pilotalekuan.
Antolatzaileek azaldu dutenez, 16 urte beteak izanik, Buruntzaldean –Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil–bizi diren emakumeek zein gizonezkoek parte hartu ahal izango dute lehiaketa.
Izena ematea –bikotea osatzen dutenen eta ordezko jokalariaren izena, bi abizen eta telefono zenbakia– Maialen Chourraut kiroldegian egin behar da hilaren 23tik 30era. Inskripzioa doan da.