Saio hori aurrera eraman zuten bi abesbatzak Soriakoarekin batu, eta bi abesti kantatu zituzten jaialdiari amaiera emateko: Tourdion eta Signore delle cime. Horren ostean, partaideei oroigarri eta lore sortak eman zizkieten; bi koru gonbidatuek Numantziako zalditxoan oinarritutako eskultura bana jaso zuten.
Harremanak sendotzen
Kontzertua bukatu eta gero, hiru taldeek mokadutxo bat jan eta harremanak sendotu zituzten. Albokak eta Soriako abesbatzak emanaldi trukea egiten hasi dira: Gaztela Leongo hiri horretan egin dute lehena, eta gure herrian izango da bigarrena; zehazteke dute data.
Lasarte-Oriatik kanpoko kontzertuak berrartzeaz gain, turismoa egin zuen Albokak, eta Soriako hiria ezagutu. Kideak indarberrituta itzuli dira herrira, eta San Pedro Jaien aurrekari modura egingo duten emanaldia prestatzen jarraituko dute datozen asteetan.