Landaberri B bigarren izan da alebin mailako taldekako Gipuzkoako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko maiatzaren 18a

Alebin txapelketan parte hartu zuten taldeetako kideak. Arg.: Ostadar Atletismoa.

Atletismo aire zabaleko denboraldia aurrera doa. Eskolarteko mailako kirolariak denboraldiko azken probak lehiatzen ari dira; beste mailakoak, berriz, hasi berriak dira. Eskolarteko txapelketan domina berria eskuratu zuen Landaberri B taldeak, zilarrezkoa

Eskolarteko mailako lehiaketei dagokionez, maiatzaren 14an, alebin mailako taldekako Gipuzkoako txapelketa jokatu zen Tolosako Berazubi kirol gunean. 

Ostadar SKTko kideek bost talde aurkeztu zituen lehiara: Landaberri Ikastola A eta B; Sasoeta A eta B eta Ostadar SKT.

Gaztetxoek zazpi proba lehiatu zituzten –60 m. eta 1.000 m. lasterketa, 60 m. hesi-lasterketa, luzera-jauzia, altuera-jauzia, pisu jaurtiketa eta 4x60 m. errelebo lasterketa– eta pixkanaka puntuak batuz joan ziren. 

Era honetara, Landaberri B taldea 64,5 puntu lortu zituen eta Gipuzkoako txapelketa euskaratzetik gertu izan zen. Garaile izan zen Ordiziako Jakintza ikastolatik puntu erdira geratu zen.

Espainiako Ligan

Bestetik Ohorezko Mailako Espainiako Kluben Ligako bigarren jardunaldian izan ziren Lasarte-Oriako bi atleta. Super Amara Bidasoa Atletiko Taldearekin (BAT) parte hartu zuen Ostadarreko kide Enara Gonzalezek Zaragozan eta Real Sociedad taldearekin izan zen Yeray Veroniz herritarra Villafranca de los Barrosen Extremaduran. 

Reala bigarren izan zen eta Ohorezko mailako finalean izango da. Veronizek bere aletxoa jarri zuen 100 m. eta 4x100 m. lasterketetan lehiatuaz. Azken horretan, lehen postua eskuratu zuen taldeak. 

Lehiaketaren beste aurpegia bizi izan zuen BATek. Eguraldi kaxkarrari eta baja garrantzitsuei aurre egin behar izan zion taldeak. Hala nola, Ostadarreko Naroa Furundarenak ezin izan zuen Zaragozara joan iskioetan arazoak dituelako. 

Horregatik, nahiz eta Gonzalezek luzera-jauzian –3. postua eskuratu zuen– eta jauzi hirukoitzean puntu baliagarriak eskuratu, BATek laugarren postuan amaitu zuen lehiaketa eta hurrengo jardunaldian maila mantentzeko lehian egongo da.

Bi hitzordu horiez gain, lehiaketa gehiago izango dituzte herriko atletek hurrengo asteetan. Lehena, maiatzaren 22an, Eskolarteko proba konbinatuetako Gipuzkoako txapelketa izango da eta Ostadar SKTk antolatuko du.