Lander Ortega herritarra eta Xabier Villar Euskal Pilota Egokituko bikotekako txapeldun dira

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mai. 18a, 10:15
Lander Ortega herritarra (beltzez) eta Xabier Villar saria jasotzen. Arg.: Pello Carballo.

Euskal Pilota Egokituko XII. Gipuzkoako Txapelketako binakako finalak jokatu ziren maiatzaren 14an Zumaiako Aitzuri frontoian. Adimen urritasuna duten teniseko paletako bi final jokatu ziren. Multzo gorriko lehian Lander Ortega herritarrak Xabier Villar bikote Lorea Iribar eta Ibai Gomez izan zituzten aurrez aurre. Ortegak eta Villarrek 25-7 garaitu zituzten aurkariak eta Gipuzkoako txapeldunaren txapela jaso zuten gainerako bi finalak bukatu ostean. Ortega eta Villarrekin batera, Adimen urritasuna duten teniseko paletako multzo gorriko txapeldunen saria jaso zuten Joseba Altuna eta Eneko Sagarmendik eta gurpil aulkiko gomazko paleta txapeldunak Beñat Lizaso eta Manu Quesada izan ziren.