'Opil eta muxilen binetak' erakusketa ireki dute Emakumeen Zentroan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mai. 17a, 11:01

Maiatzak 17 ditu gaur, eta LGTBI+ kolektiboaren aurkako fobiaren eguna da. Horren harira, Lasarte-Oriako Udalak Opil eta muxilen binetak erakusketa zabaldu du Emakumeen Zentroan. Hilabete amaierara arte ikusi ahalko dute herritarrek, 17:00etatik 19:30era.

Esposizio hori izen bera duen komiki batetik sortua da. Lan hori 2018an argitaratu zuten, Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteen laguntzaz. Gipuzkoako bi gobernuz kanpoko erakunde horiek LGTBI+ pertsona eta giza eskubideen alde ari dira beharrean, egunero-egunero. 

Erakusketaren helburua da emakume lesbianek Espainian nahiz Latinoamerikan bizi dituzten eguneroko egoerak erakustea da, "ikus-entzule gehienentzat surrealistak izan daitezkeenak".