LOKEko gimnastek Gipuzkoako txapelketei eta Udaberriko Torneoko finalari egingo diete aurre asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mai. 13a, 15:45
Infantil B mailako taldea uztai lanean. Arg.: LOKE Gimnastika

Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) gimnastek banaka, zein taldeka hiru hitzordu garrantzitsu izango dituzte asteburuan Irunen. Amateur mailako zein eskolarteko mailako Gipuzkoako txapelketean zein Udaberri Torneoko finalean lehiatuko dira eta euren onena emango dute podiumean egon ahal izateko

Bihar, maiatzaren 14a, bi Gipuzkoako txapelketetan parte hartuko dute. Goizean Amateur mailakoa izango da eta arratsaldean, berriz, Eskolarteko mailako lehia.

Goizean, bost gimnasta eta kadete B taldea aterako dira tapizera. Banaka lehiatuko diren gimnastek bi lan aurkeztu beharko dituzte. Zinta eta uztaiarekin lan egingo dute Senior A mailako Garazi Gomezek eta Senior B mailako Paula Martinezek. Jubenil A mailako Mirian Prieto, berriz, pilota eta mazo lanekin parte hartuko du. Kadete B mailako Aitana Molanok eta Erika Tejerok uztaia eta mazo lana izango dute. Kadete taldeak, azkenik, uztaiak eta pilotak izango dituzte lan tresna.

Ordu batzuk geroago, Eskolarteko mailako txapelketa izango da eta Infantil B mailako LOKE gimnastek parte hartuko dute. Taldeak bost uztaileko lana egin beharko du. Banakako lehian, aldiz, uztaia eta pilotak izango dira landutako tresnak. Maitane Sarmientok eta Maialen Aranzabe-Ane Lopez taldeak izango dira LOKEko ordezkariak lehiaketa horretan.

Azkenik, Udaberri Torneoko finala jokatuko da igandean. LOKEk prestatutako bost talde izango dira maila ezberdinetan: Alebin mailan, Sasoeta (esku hutsik eta pilotak); Infantil mailan, LOKE CP1, CM eta CP2 eta kadete mailan, LOKE. Azken bi maila horietan uztai lana aurkeztuko dute.

LOKEko gimnastak lehen postuetan sailkatu ziren eta finaletan ere euren onena erakutsi eta podiumean egotea espero dute prestatzaileek.