Buruntzaldea IKTko igerilariek hitzorduz betetako asteburua dute

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mai. 13a, 14:00
Arg.: Buruntzaldea IKT.

Mallorcara, Gijonera, Zarautzera eta Legazpira egingo dute bidaia Buruntzaldea IKTko igerilariek asteburuan. Besteak beste, Nahia Zudaire eta Garazi Etxeberria Euskadiko zein Gipuzkoako selekzioekin lehiatuko dira, hurrenez hurren

Buruntzaldea IKTko igerilariek hitzorduz betetako asteburua dute. 
 
Igeriketa egokitutako AXA Ligako hirugarren jardunaldia lehiatuko da maiatzaren 14an, Illes Balears III. Opena. Euskadiko Selekzioak parte hartuko du bertan eta ordezkarien artean Nahia Zudaire zubietarra izango da.  Igerilari gazteak estilo libreko 100 m. eta 400  m. zein 50 m. tximeleta probak lehiatuko ditu.
 
Garazi Etxeberria taldekidea, berriz, Gipuzkoako selekzioarekin arituko da, XXXV Gijongo Hiria Sarian. Hilaren 14an eta 15ean lehiatuko da proba Santa Olaya igerilekuetan. Etxeberriak 50 m. eta 100 m. libre probak eta 200 m. lau estilo probetan igeri egigno du larunbatean eta igandean beste bi proba izango ditu: 50 m. tximeletan eta 200 m. librea.
 
Bestalde, Gipuzkoako trofeoen B zirkuituko lehen geldialdia den Zarautz Sarian parte hartuko dute larunbatean hainbat taldekideek:. Izaro Audikana, Saioa Elola, Alba Escribano, Irati Etxeberria, Iker Gandia, Iker Gorostegui, Mayi Gorostegui, June Lopez eta Jurgi Sukunza.
 
Azkenik, Oier Jauregi, Liher Albizu, Itxaso Iparragirre eta Nora Rey benjaminek Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa den Igerilari Osoa proban lehiatuko dira igandean, Legazpiko Bikuña kiroldegian. Goizean 50 m. tximeleta eta 100 m. bizkar probei aurre egingo diete; arratsaldean, berriz, bular eta estilo libreko 100 m. probak.