ARGAZKI LEHIAKETA

Aste Santuko argazki lehiaketako irabazleak ditugu

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mai. 13a, 09:48

Txintxarri aldizkariko Aste Santuko oporraldiko argazki lehiaketak baditu irabazleak: Albiñe Larrañagaren Negu beltz osteko irrifar argiak argazkia izan da bozka gehien lortu dituena, eta hortaz, lehen sailkatua. Zorionak! Errigorako otar bat irabazi duzu!
Bestalde, epaimahaiaren arabera (Idoia Telleria, Isaac Farre eta Txema Valles) (Des)konexioa irudia izan da onena. Enara Ieregi da egilea eta Avenida tabernako bi menu eskuratu ditu! Mila esker parte hartzaile guztiei!