Margallo eta Salazar, Zarauzko herri kroseko podiumean izan ziren

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mai. 13a, 09:30
Raul Gomez Margallo eta Maite Salazar Badiola, Zarauzko herri krosean lehian. Arg.: Javier Zatarain

Lasarte-Oriako korrikalariak mendian zein errepidean lehiatu ziren maiatzeko 7-8 asteburuan. Zarauzko IV. Herri Lasterketan bi herritar izan ziren podiumean. Raul Gomez Margallo bigarren izan zen helmugan (27.00), eta Maite Salazar Badiola, berriz, hirugarren (34.39). Bestetik, Gipuzkoako minbiziaren aurkako lasterketa solidarioan ere izan zen herritarrik edo herriko taldeko ordezkaririk, baita Aiako Harriaren mendi lasterketan, Landarbaso Trail proban zein Berastegiko mendi martxan ere.

LOTME taldeko kirolariak Donostiako Minbiziaren aurkako lasteketan, zein Aiako Harriaren mendi lasterketan. Arg.: LOTME.