Helduei zuzendutako igeriketa ikastaroa izango da ekainean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mai. 13a, 09:15

Udal Kirol Zerbitzuak 2021-2022 ikasturteko azken igeriketa ikastaroa antolatuko du maiatzaren 30etik ekainaren 24a. Ikastaroa helduei zuzendua da. Saioak astelehenetik ostiralera izango dira, 20:30etik 21:15era. Izena emate epea hilaren 16an irekiko da. Ikastaro honetan parte hartu edo informazio gehiago eskuratu nahi dutenek kiroldegira deitu  (943- 37 61 82 telefonora), edo kiroldegiko bulegora gerturatu behar dira bulegoko ordutegian. inskripzioa egiteko azken eguna hilaren 25a da.