Zubietako erraustegira martxa Okendo plazatik abiatuko da bihar

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mai. 13a, 08:37

Zubietako erraustegiaz...zer ez digute esaten? lelopean, Errausketaren Aurkako Mugimenduak azpiegitura horretara martxa antolatu du nihar: 11:00etan abiatuko da ekimena, Lasarte-Oriako Okendo plazatik. "Agintariei exijitzen diegu erraustegia geratzeko, ez dezatela gehiago hondakinik erre, ez Zubietan, ez Añorgan, ez Bergaran eta ez inon", adierazi du eragileak.. Lasarte-Orian Aire Garbia plataformak bat egin du jarduerarekin.