Junior mailako Espainiako txapelketa lehiatu da, maiatzaren 1etik 7ra, Huelvan (Andaluzia). Eñaut Buiza herritarra kide duen EASO Gipuzkoa Basket taldea izan da txapelketarako sailkatu zen taldeetako bat. Donostiako taldeak Valencia Basket A, EBA eta Aranguren Mutilbasket izan zituen aurkari F multzoan. Bi partida irabazi eta bat galdu zituen. Tamalez, multzoko bigarren sailkatu zenez, ezin izan zituen final-zortzirenak jokatu.