Lasarte-Oriako PSE-EEk egoitza berria inauguratuko du larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mai. 11a, 09:50

Lasarte-Oriako PSE-EEk egoitza berria izango du larunbat honetatik aurrera, Kalbario kaleko 7. zenbakian. Inaugurazio ekitaldia 11:30ean hasiko da, eta bertan izango dira Agustin Valdivia alkatea, PSE-EEren idazkari nagusi Eneko Andueza, Gipuzkoako PSE-EEren idazkari Jose Ignacio Asensio eta PSOEren antolakuntza idazkari Santos Cerdan.