Denboraldiko azken jardunaldietan murgildu dira futbol taldeak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mai. 11a, 10:00

Ostadarreko jokalaria, Bergarako jokalarietatik ihes egin nahian.

Garaipenak edo porrotak eragina izan dezakete sailkapenean. Ostadar SKTren Erregionalen Gorenak ez du igoera fasean aurrera egiterik izango Rotetaren aurka galdu ostean. Kopan, berriz, Ostadarreko A kadeteek bakarrik gainditu dute azken faseko kanporaketa eta Ohorezko Mailako taldeen artean, kadeteek lortu dute maila eusteko faseko txapela jazteko lehian sartzea. Bada euren fasean azken postuetan geratu den talderik ere, talde urdin-beltzeko Erregional 1. Mailako taldea da horietako bat

Ostadar SKTko Erregionalen 1. Mailako taldeak ezin izan zuen Bergara gainditu maiatzaren 7an, Michelingo kirol gunean jokatutako partidan. Igoera faseko azken aurreko neurketan, aurkaria nagusi izan zen partida osoan zehar. 

Lehen zatian aukera ugari sortu zituzten Bergarako jokalariek, baina talde urdin-beltzeko atezaina prest aurkitu zuten euren erasoak zapuzteko. Tamalez, eskuin albotik egindako jokaldi batean, baloia penalti puntura iritsi eta atzelariak gaindituz, Bergara markagailuan aurreratu zen.

Etxeko taldeak ez zuen amore emango eta bizpahiru aukera sortu arren, ezin izan zuen baloia sarean sartu.

Atsedenaldiaren ostean, Bergarak erabat kontrolatu zuen jokoa; Ostadarrek, aldiz, ezin izan zuen ezer egin.

Korner jaurtiketa itxi bat errematatuz, bigarren gola lortu zuen aurkariak.

Ezin igoera jokatu

Igoera fasea amaitzeko neurketa bat geratzen den arren, Ostadar SKTko taldea sailkapeneko azken postuan da eta ez du aukerarik hurrengo faserako sailkatzeko.

Talde urdin-beltzeko Erregional Goreneko taldeak ere izango du igoera fasean aurrera egin. Raul Rodriguezek zuzentzen duen taldeak 3-2 galdu zuen

Rotetaren aurka eta igoera jokatzeko aukerak galdu ditu.

Texas Lasartearra taldeko kadeteek ere ez dute aukerarik izango euren 1. mailako igoera jokatzeko.

Ohorezko Kadeteen Mailako Ostadar eta Aloña Mendi taldeen arteko neurketako irudia.

Lehiaketan aurrera

Bestalde, Ostadar SKTko Ohorezko Mailako jubenil zein kadete taldeek ere maila eusteko faseari amaiera emango diote hurrengo jardunaldia. Bi taldeak euren multzoko lehen postua lortzeko borrokatu dira; kadeteek bakarrik lortu dute hurrengo fasean sartzea. 

Jubenilak sailkapen buru den Eibarren aurka borrokatu zuen azken jardunaldian; 4-0 galdu zuen.

Kadeteek, berriz, 2-0 garaitu zuten Aloña Mendi eta Mailari eusteko faseko txapeldun izateko bidean jarraitzen dute.

Jubenil eta kadete mailako kopako sailkatze partidei dagokionez, Ostadarreko kadeteek bakarrik lortu dute aurrera egitea. 

Kadete A taldeak 3-0 irabazi zion Arrupe Chaminaderi. Jubenil A taldeak, berriz, 0-2 galdu zuen Dunboaren aurka.