Mantenu lanak tarteko, bidegorria moztuta egongo da 17:00ak arte

Eskualdeko zenbait bidegorritan mantenu lanak egiten ari dira egunotan, eta gaur Donostia-Lasarte-Oria eta Lasarte-Oria (Asteasuain)-Usurbil (Txikierdi) zatietan ari dira. Langileek jakinarazi dute 17:00ak arte egongo direla itxita bi bide horiek.