COVID-19

Astebetean 57 kutsatze atzeman dituzte Lasarte-Orian

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak maiatzaren 2tik 8ra arteko datu epidemiologikoak argitaratu dituzte. Tarte horretan 57 kutsatze atzeman dituzte gure herrian, eta azken hamalau egunetan, 97. Intzidentzia tasa metatua 502,75ekoa da.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, gure herrian 6.142 kutsatze atzeman dituzte. Birusak infektatu dituen herritar ia guztiak sendatu badira edo bidean badaude ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Pandemia hasi zenetik, aurtengo urtarrilean atzeman dituzte kasu gehien: 2.120.