Aiton-amonak aztoratu ditu Noak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mai. 7a, 18:24

Panta Rhei antzerki taldeak Noa uy uy uy familia ikuskizuna ekarri du larunbat arratsaldean Manuel Lekuona Kultur Etxera. Hezur-haragizko pertsonaia eta txotxongiloak batzen dituen obran, egun batzuk pasatzera joango den bilobak hankaz gora jarriko du aiton-amonen lasaitasuna.

Noak ia hiru urte ditu,   librea, ipurtarina, bihurria, jostalaria et abarregarria da. Urruti bizi diren bere aiton-amonak bisitatzera joango da. Pozik hartuko dute biloba, jada ahaztuta dituzten iraganeko garaiak gogoratuz. Noa urakana bezala iritsiko da eta ohiko lasaitasuna desagerraraziko du. Jolas bat bestearen atzetik, nekaezina den haurrak dena ukitu eta jakin nahi du eta horri esker helduek mundua beste modu batean ikusiko dute haurraren begietatik. Leher eginda amaitu arren, bilobarekin partekatuko dute atseden hartzeko behar duten denbora ere. 

 

Erlazionatuak