Herriko kirolariak kros herrikoian zein mendi lasterketan lehiatu dira

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mai. 5a, 12:15
Maite Salazar eta Raul Gomez Margallo, Santa Krutz kros herrikoian korrika. Arg.: Javier Zatarain.

Herriko korrikalariak edo herriko elkarteetako ordezkariak hainbat probetan lehiatu dira apirilaren 30ean eta 1ean. Andoaingo XLII. Santa Krutz kross herrikoia, GR 322 Nafarroa Xtrem edo Sakanako mendi martxa guztiak ederki ibili dira

Andoaingo XLII. Santa Krutz kross herrikoian gaienra lehen postuetan izan dira herritarrak. Maite Salazar hirugarren postuan iritsi zen helmugara (40.54); Raul Gomez Margallo, berriz, laugarren izan zen (32:33).

Beste ordezkari batzuk mendian ibili ziren. Esate baterako, GR 322 Nafarroa Xtrem probako lasterketa ezberdinetan izan ziren apirilaren azken egunean. 68 kilometroko lasterketan Xabier Mujika Urruzola herritarrak 08.07.05 denbora eginez hamargarren postuan sailkatu zen. Horrez gain, Lasarte-Oria Trail elkarteko (LOTME) Inés Diaz (11.13.25), Karlos González (09.53.58), Juan Carlos Rivas (11.28.41) eta Asier Mendizabal (11.28.44) ere izan ziren lehian. Borja Granadok (03.38.44), berriz, 35 kilometroko lasterketa egin zuen.

Eta maiatzari hasiera emateko, XXXI. Sakanako mendi martxan ibilbide politaz ere gozatu zuten LOTMEko kideek.

LOTMEko Ines Aguado eta Iñaki Letamendi Nafarroa Xtrem eta Sakanako mendi martxan parte hartzen. Arg.: LOTME.