Giroko Porran izena emateko azken egunak dira

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mai. 5a, 13:00
Arg.: Ostadar SKT

Bihar Italiako Giroak lehen etapa izango du. Hungarian hasi eta hilaren 29an Veronan amaituko da Italiako proba. Hori dela eta, Ostadar SKTko kideak txirrindularitza itzuliko probaren porra antolatu du. Ohiko tabernetan eta Ostadar SKTren webgunean txartelak betetzeko aukera dute herritarrek. Txartelak zortzi euro balio ditu. Azken eguna hilaren 7a da eta 13:00ak arte izango da aukera parte hartzeko. Sariei dagokionez, lehen sailkatuak 400 euro irabaziko ditu eta bigarrenak, berriz, 200 euro; etapako irabazleak 65 euro lortuko ditu eta sei urdaiazpiko ere zozkatuko dituzte. Gogoratu lau porren sari nagusian puntuak gehitzeko Euskal Herriko itzuliko izen berdina erabili behar dela txarteletan. Gehienez, hamar txartel egin daitezke izen berdinarekin probako.