Hondarribia garaile izan da trainerillen bigarren jardunaldian

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mai. 5a, 10:45
Hondarribiako kideak banderarekin. Fernandez goiko lerroan eskuinetik laugarrena da. Arg.: Hondarribia AE.

Trainerilla denboraldia hasi zen apirilean. Gipuzkoako Federazioak antolatutako ligako bigarren jardunaldia lehiatu zen maiatzaren 1ean goizean, Getarian eta Hondarribia Arraun elkarteko ontzian Intza Fernandez herritarrak parte hartu zuen. Zumaia eta Donostia Arraun Lagunak taldean aurka aritu zen eta Hondarribiko trainerilla izan zen azkarrena, 16.09,29.