Asier Sagasti beterano mailako Espainiako txapelketako garaile izan da

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mai. 4a, 12:15
Asier Sagasti, Espainiako txapelketako urrezko dominarekin eta Gorka Aristegi entrenatzailea. Arg: LOKE Judoa.

Maiatzaren lehenean Judoko Beteranoen Mailako Espainiako txapelketa lehiatu zen Iruñean (Nafarroa). Lasarte-Oriako Kirol Elkarteko Asier Sagasti judokak 1. mailako 100 kilo azpiko lehian parte hartu eta urrezko domina jantzi zuen

Herritarrak bi borroka izan zituen Ruben Gimeno valentziarraren eta Iñigo Gerboles nafarraren aurka. Bietan ederki lehiatu zen herritarra eta aurkariei erraz gailendu zitzaien.

Hurrengo hitzorduak

Eskola kiroleko txikiak izango dira hurrengo asteetan hitzordu garrantzitsuak izango dituztenak.

Alebin mailako judokek maiatzaren 7an bere mailako bigarren jardunaldia izango dute eta alebin txiki, berriz, maiatzaren 8an.

Bestalde, hilaren amaieran, 28an eta 29an Alebin mailako Gipuzkoako txapelketa eta alebin txikiko Gipuzkoako kopa lehiatuko dituzte.

Gorka Aristegi entrenatzaileak gainera kadete eta infantil mailako Gipuzkoako taldekako txapelketaren data ere aurreratu du, ekainaren 4a.