Errigorak ohar bidez nabarmendu duenez, aurtengo udaberriko kanpainakoa "inoizko uzta emankorrena" izan da: Euskal Herriko 10.000 etxetara iritsi da, iaz baino %20 gehiago; 143.000 litro olio banatu ditu, iaz baino %35 gehiago; eta 271.000 kontserba ontzi eta 41.000 pakete, iaz baino %15 gehiago.
«Oinak lurrean ditugula diogu, lurrarekiko eta bertan bizi garenokiko errespetuz jardun nahi dugulako. Oinak lurrean, amets egiteari uko egiten ez diogun arren, ez garelako ametsetan bizi. Oinetako behatzekin uki daitezke Errigorarekin bat egin duten milaka herritarren ekarpenak Nafarroako baratzean eman dituen fruituak», nabarmendu dute oharrean.