Eguzki ISU Leihoak taldeak defentsa lan irakaragarria eginez puntu garrantzitsuak eskuratu zituen

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mai. 4a, 11:15
Defentsa lan ederra egin zuten Eguzki ISU Leihoak taldeko kideek.

Partida borrokatua aurreikusten zuen Eguzki ISU Leihoak taldeak apirilaren 29an, Maialen Chourraut kiroldegian. Ttakun AFE taldea izango zuten aurrez aurre. Azkoitiko taldea 2. mailako play offeko postuak lortzeko borrokan zegoen; Lasarte-Oriako taldeak, berriz, azken postuetatik atera eta mailari eusteko puntuak behar zituen. Etxeko taldeak eraman zuen saria eta mailari eutsiko dio

Lehen minututik, partida parekatua bezain gogorra izan zen, defentsan fin eta kontraerasoan aukerak ugari izan zituzten bi taldeek. 

Lehen zatian Eguzki ISU Leihoak taldeak izandako akats baten ondorioz 0-1 aurreratu ziren aurkariak. 

Hala ere, etxeko taldeak ez zuen amore eman eta borrokan jarraitu zuen. Tamalez, izandako aukerak ezin izan zituzten gol bilakatu eta atsedenaldira 0-1 iritsi ziren.

Bigarren zatiaren hasieran, Jon Arozenak zuzentzen duen taldea ez zen eroso jokatu baina entrenatzaileak aitortu modura, bazekiten defentsan sendo mantenduz gero aukerak iritsiko zirela. Horregatik, bigarren zatiko amaieran arriskatu eta atezain-jokalaria atera zuen etxeko taldeak. "Nahiko ondo mugitu genuen baloia eta azkenean berdinketa iritsi zen zazpi minutu inguru faltan," adierazi du Arozenak. 

Aurkariak aurrera egin zuen garaipenaren bila eta partida amaitzeko bi minutu faltan, Unai Garciak defentsan egindako lan itzelaren ondorioz baloia lapurtu eta gol aparta sartu zuen markagailuan 2-1 aurreratzeko.

Partida amaiturik zegoela ere, kirioak dantzan izan zituzten herriko jokalariek. Azkoitiarrek penalti bikoitza bota eta huts egin zuten Eguzki ISU Leihoaken mesederako.

Esfortzuak saria

Arozena prestatzaileak jardunaldi garrantzitsu honetan taldeak defentsan eginiko lana goraipatu nahi du baita Óscar Velizek ateazpian egindako neurketa ere. 

Pozarren dago lortutako garaipenarekin: "Garaipenari esker eta sailkapeneko azken postuetan zeuden beste taldean emaitzen ondorioz mailari eustea lortu dugu, beraz pozik nago jokalari guztien esfortzuak saria izan duelako".

Eta eskerrak eman nahi dizkie kiroldegira gerturatu ziren zaletu guztiei emandako animoengatik.-