ESKUALDEA

Igandean Herri Urratsera joateko autobusa antolatu dute Ttakun eta Dobera euskara elkarteek

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mai. 2a, 15:53

Bi urteko etenaldiaren ondoren, iristear da 2022ko Herri Urrats, Iparraldeko Ikastolen aldeko festa. Aurtengoa 39. aldia izango da, eta, ohi bezala, Senpereko lakuan ospatuko da festa, igande honetan, Itzulera lelopean. Bertara joateko autobusa antolatu dute Dobera eta Ttakun euskara elkarteek. Ibilgailua 09:00etan aterako da Tajamar biribilgunetik.

Ordutegia eta geldialdiak:

  • 09:00etan Lasarte-Orian (Tajamarreko errotondan)
  • 09:10ean Hernanin (Atsegindegin, Biteri ondoko geltokian)
  • 09:20ean Astigarragan (Donostia Ibilbidean, Ibai-Lur tabernaren ondoko geltokian)
  • Itzulera: 19:00etan

Tiketak bi euskara elkarteetan daude salgai: bazkide direnek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez direnek, 12. Hauek dira helbideak eta haiekin harremanetan jartzeko bideak:

  • Dobera: Larramendi kalea, 11 (behea), 943-33 27 99.
  • Ttakun: Geltoki kalea, 4 (behea), 646 82 44 66, harpidetza@ttakun.eus

Antolatzaileen oharrak

 Autobusa atera­tzeko, gutxienez 35 lagunek eman beharko dute izena, antolatzaileek zehaztu dutenez. Adingabeek nagusi batekin joan beharko dute, edo, bestela, guraso/legezko tutoreen baimen idatzia entregatu beharko dute txartela erosteko momentuan.