Tximista Egun jendetsua egin dute Jalgin

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mai. 1a, 14:49

Tximista Eguna egin zuten larunbatean Jalgi kafe antzokian. Eguerdian bermuta egitera bertaratu zirenek aukera izan zuten barran txartela hartu eta Manuk moztutako urdaiazpikoa dastatzeko. Pilaketa handirik ez zen izan, baina ilararen bat edo beste osatu zuten zain zeudenek. Arratsaldean, berriz, musika izan zen nagusi, Xilikona eta The Noise Maker taldeek  emanaldia egin zuten. Herrian aldi berean ekimen ugari baziren ere, taberna bete-beteta egon zen bi saioetan.