COVID-19

Apirilean 164 kasu atzeman dituzte Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mai. 2a, 13:17

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak apirilaren 25etik maiatzaren 1era arteko datu epidemiologikoak argitaratu dituzte. Tarte horretan 40 kutsatze detektatu dituzte gure herrian, eta azken hamalau egunetan, 84. Intzidentzia tasa metatuak igotzen jarraitzen du: 435,37koa da.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, gure herrian 6.085 kutsatze atzeman dituzte. Birusak infektatu dituen herritar ia guztiak sendatu badira edo bidean badaude ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Pandemia hasi zenetik, aurtengo urtarrilean atzeman dituzte kasu gehien: 2.120.