Txapeldunen Ligara sailkatu da Reala

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mai. 2a, 10:22

Balentria ederra egin du Realak: liga bukatzeko bi partidaren faltan, datorren denboraldiko Txapeldunen Liga jokatzeko aukera erdietsi du, Rayo Vallecano taldeari 4-0 irabazita Zubietan. Oraingoz, donostiarrak bigarren postuan dira, eta bertan mantenduz gero, txapelketa horretan aritzeko kanporaketa bakarra jokatu beharko luke. Iraia Iparragirre herritarra izango da taldeko kideetako bat, duela gutxi berritu baitzuen kontratua, 2023ko ekainera arte.