Atari zabaleko dantzaleku bilakatu da plaza

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mai. 1a, 13:25

Ama Brigitarren komentu aurrealdea musika elektronikoaren doinuz bete du Dantz Point ekimenak larunbat iluntzetik gauerdira bitartean. Zabalgunean jende ugari bildu da musika entzun, dantza egin eta giroaz gozatzeko. Lehen orduan, gertu zeuden bakarrak haurrak ziren eta inguruan eserita, adin guztietako jendea. Paolo Solo eta Furonia DJen saioak aurrera egin ahala, ordea, gazteak nagusitzen joan dira eta nahasketa mahaiaren aurrean pilatu dira dantza egiteko. Ezohiko aisia aukera honek, beraz, herritarren jakin mina piztu du. Dantz Point Jokin Telleria lasarteoriatarrak sortutako egitasmoa da, herriko ondare historikoa edo artistikoa eta musika elektronikoa uztartzea xede du.