Maiatza loreen hilabetea omen da, apirila, berriz, euriarena. Amaitzear den hilabeteak hurrengoaren lekua hartu du larunbat goizean, Okendo plaza kolorez betez. Jendea ez da falta izan eta lore edo landare berriren bat erosi dutenak ere ez dira gutxi izan. Igandean Amaren Eguna delako edo, jabea lortu zain lore sorta ugari ere prest zituzten postuetako batean.
Txokoren bat apaindu edo oparia erosteko non aukeratu izan dute lasarteoriatarrek dozena bat ekoizleren postuetan. Zuhaixkak, barneko edota kanpoko landareak, aromatikoak, zukutsuak.... Haztegietako eskaintzaz gain, lore eta landareekin egindako produktuak ere baziren: apaingarriak, haziak, kosmetika, sendabelarrak...
>Helduak erakusmahaietan begira zebiltzan bitartean haurrak ez aspertzeko, gainera, zenbait jolas jarri dituzte plazaren erdigunean eta guztietan ibili dira gehienak.