2022/05/07 11:00

Topaketa

Lasarte-Oriako Gazte Eguna

Lasarte-Oriako Gazte Eguna
Okendo plaza eta inguruak, Lasarte-Oria

Herriko gazte mugimenduak Lasarte-Oriako Gazte Eguna antolatu du, eta "espazio publikoak" hartuko dituela iragarri. Hauxe da egitaraua:

  • 11:00etan, hamaiketakoa Okendo plazan.
  • 11:30ean, mahai ingurua Okendon, espazio publikoak okupatzeari buruz.
  • 13:00etan, manifestazioa Okendon, gazteen espazio falta salatzeko asmoz.
  • 14:00etan, herri bazkaria Xirimiri elkartean. Izena emateko galdetegi bat bete behar da, eta, 12 euroren truke, menu hau emango dute antolatzaileek: oilasko edo barazki paella, postrea eta edaria.
  • 16:30ean, olinpiadak.
  • Arratsaldean zehar, kontzertuak.