Herriko gazte mugimenduak kaleak hartuko ditu datorren asteko larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko api. 29a, 13:52

Herriko gazte mugimenduko kide diren eragileek sare sozialetan iragarri dutenez, maiatzaren 7an Lasarte-Oriako Gazte Eguna egingo dute, eta "espazio publikoak" hartuko. Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dute: hamaiketakoa, mahai ingurua, kontzentrazioa, olinpiadak, kontzertuak...eta herri bazkaria. Izena eman nahi dutenek galdetegi bat bete beharko dute, maiatzaren 4a baino lehen. Txartel bakoitzak 12 euro balio du.

Hauxe da datorren asteko larunbaterako prestatu duten egitaraua:

  • 11:00etan, hamaiketakoa Okendo plazan.
  • 11:30ean, mahai ingurua Okendon, espazio publikoen okupazioari buruz.
  • 13:00ean, kontzentrazioa Okendon, "gazteok daukagun espazio falta salatzeko".
  • 14:00etan, bazkaria, Xirimiri elkartean. Menua: oilasko edo barazki paella, postrea eta edaria.
  • 16:30ean, olinpiadak .
  • Arratsaldean zehar, kontzertuak.

Norberak bere edalontzia eramatea eskatu dute antolatzaileek.