Ostadar Senior 1. Mailak puntuak behar ditu jaitsiera fasea ekiditeko

Txintxarri Aldizkaria 2022ko api. 29a, 09:45
Ostadar eta Astigarragako Mundarro Maialen Chourraut kiroldegian jokatutako partidan.

Senior 1. mailako taldeak gaur hilaren 29an, ostiralarekin, Ligako azken partidari egingo dio aurre. Astigarragako Mundarro taldea izango du aurrez aurre.  Puntuak lortzea garrantzitsua izango da Endika Marrahik zuzentzen duen taldearentzat. Egun zazpigarren postuan da 21 punturekin eta jaitsiera faseko partida ekiditeko bosgarren izan beharko luke. Baina ez dago guztia bere esku, CD Internacional (23 puntu), Digitarte Hoops (22 puntu) eta Oiarso SKT (21 puntu) taldeek ere helburu bera izango dute.