ARGAZKI LEHIAKETA

Aste Santuko argazki lehiaketan parte hartzeko azken egunak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko api. 28a, 15:35

Oporretara joan zara Aste Santuan? ala herrian geratu zara? argazki politak atera dituzu? Ziur aukera politak izan dituzula argazki ederrak ateratzeko. Hala bada, aprobetxatu aukera, eta parte hartu Aste Santuetako argazki lehiaketan! Parte hartzeko azken eguna maiatzaren 1a izango da, igandez. Ohi bezala, sari ederrak prestatu ditugu irabazleentzat.

Epaimahai batek emango du sarietako bat: bi menu Avenida taberna-jatetxean. Horrez gain, parte hartzen duzuen guztion artean Errigorako produktuen otar eder bat zozkatuko dugu. Jasotako argazki guztiak gure webgunean erakutsiko ditugu, eta aukera izango duzue gehien atsegin duzuena bozkatzeko. 

Parte hartzeko baldintzak hauek dira: argazkiak originalak izatea, hau da, norberak ateratakoak; eta partaide bakoitzak, gehienez, hiru bidaltzea. Bestalde, irakurle bakoitzak behin bozkatu ahalko du. 

https://txintxarri.eus/lehiaketa/1649849306266