San Joan sua ospatzeko sokadantzarako entseguei maiatzean ekingo die Erketz EDTk

Txintxarri Aldizkaria 2022ko apirilaren 28a

Ia ahaztuak genituen ospakizun asko eta asko berreskuratzen ari gara aurten. Horietako bat da ekainaren 23ko San Joan sua. Pandemia iritsi aurreko urteetan bezala, Andatza plazara igoko dira lasarteoriatarrak. Sokadantza 21:00etan hasiko da, eta horretan parte hartu nahi dutenentzat entsegu irekiak prestatu ditu Erketz EDTk, 20:00etan, asteartero, maiatzaren 10etik aurrera, Garaikoetxea-Landaberri ikastetxean. Interesatuta daudenek bertara joan besterik ez dute.