Larunbat honetan izango da hitzordua, arratsaldeko 19:30ean, Manuel Lekuona kultur etxean. Hala iragarri dute antolatzaileek, Ttakun Kultur Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak.
Ane Labaka, Maialen Lujanbio eta Alaia Martin igoko dira oholtza gainera eta eurekin izango da Bea Egizabal ere; gai jartzaile lanetan arituko da herritarra. Bertsolaritza beste hainbat diziplinarekin uztartuko dutela iragarri dute antolatzaileek, dantzarekin, margogintzarekin, umorearekin besteak beste.