ESKUALDEA

Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistak ekintzak iragarri ditu Maiatzaren Lehenaren harira

Txintxarri Aldizkaria 2022ko api. 27a, 13:01
BKSk iaz egindako manifestazioa, Hernanin barrena. Argazkia: 'Kronika'.

Egun gutxi falta dira Maiatzaren Lehena ospatzeko, langileen eguna. Horren harira, hitzaldia eta manifestazioa egingo ditu Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistak datozen egunetan. Eskualdean bizi diren herritarrak ekintzetan parte hartzera gonbidatu ditu.

Krisi kapitalista garaian sozialismoa eraikitzen lelopean, Buruntzaldeako Kontseilu Sozialistak jarduerak iragarri ditu Maiatzaren 1aren bueltan. Hala, apirilaren 29an Estrategia sozialista krisi kapitalistaren testuinguruan hitzaldia antolatu du, eta Manex Gurrutxaga nahiz Jose Castillo gonbidatu. Bi adituek 18:00etan hasiko dute solasaldia, Hernaniko Kontrakantxa gaztetxean. Horrez gain, igandean bertan, langileen egunean, manifestazioa egingo du, Hernanin baita ere, Gudarien plazatik abiatuta. Eragileak azaldu duenez, bi ekimenak eskualde mailakoak dira, eta herritar guztiak gonbidatu ditu parte hartzera.