Lasarte-Oriako ordezkariak Pagoeta eta Ondarroako probetan izan dira

Txintxarri Aldizkaria 2022ko api. 27a, 12:45
LOTMEko Josean Lasa eta Mertxe Casas Pagoeta Mendi lasterketa amaitzean. Arg.: LOTME.

Lasarte-Oriako edo herriko taldeko ordezkariek ez dute atsedenik hartu. Apirilaren 24an, Zarauzko Pagoeta Mendi Lasterketan eta Ondarroako Boga Martxi! 2022 mendi martxan izan ziren. Zarautzen Lasarte-Oria Trail Mendi elkarteko (LOTME) Josean Lasak (02.39.55) eta Mertxe Casasek (03.05.13) 21 kilometroko ibilbidea egin zuten. Probako lasterketa mistoan ere izan zen herritarrik. Idoia Telleria eta Urko Garmendia bikoteak 58.19 denboran egin zuen zortzi kilometrotako ibilbidea. LOTMEko beste kide batzuk, berriz, Bizkaiko mendi martxan parte hartu zuten. Giro onarekin 22 kilometroko ibilaldiaz gozatu zuten.

Ondarroako Boga Martxi! mendi martxan parte hartu zuten LOTMEKo kideak. Arg.: LOTME.