Vithas Gaztedik ezin izan du Igoera fasean aurrera egin

Txintxarri Aldizkaria 2022ko api. 27a, 10:30

Vithas Gaztedi eta Barçaren arteko neurketako irudia. Arg.: Gaztedi RT / Moisés San Mateos

Aizpea Racamonde herritarra kide duen Vithas Gaztedi taldea Ohorezko B Mailarako igoera fasetik kanpo geratu da. Gasteizko taldeak Barçaren –igoera lortzeko faboritoetako bat– aurka neurtu zituen indarrak La Teixonera zelaian, Bartzelonan. Gazteiztarrek ezin izan zuten etxeko taldea gainditu

Vithas Gaztedi ederki borrokatu eta defentsa gogorra egin arren, etxeko taldeak bere nagusitasuna erakutsi zuen hasieratik eta markagailuan izan zuen isla; atsedenaldira 31-0 iritsi ziren.

Bigarren zatian, jokaldi estatikoetan aurre hartzea lortu zuen Gasteizeko taldeak. Halabaina, Gaztediren ahaleginak ez ziren nahiko izan entsegu marrara iristeko; Barçak, ordea, markagailua loditzen jarraitzen zuen eta amaieran 64-0 zen markagailua.

Denboraldia porrotarekin amaitu arren, taldeko kideak poarren daude egindako lanarekin.

Zorterik ez

Bestetik, Nerea Loyarte herritarrak Unibertsitate mailako Espainiako txapelketa lehiatu zuen apirilaren 20an. Leongo Unibertsitateko taldean parte hartu zuen herriko jokalariak; tamalez ez zuen partidarik irabazi ahal izan. 

Leongo Unibertsitateko taldea txapelketa hasi baino lehen. Arg.: Beltzak RT