Udaberriko denboraldia amaitu da Hipodromoan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko api. 27a, 09:45
Arg.: Isaac Farré Rico.

Udaberriko denboraldia amaitu da Donostiako Hipodromoan. Apirilean zehar lau ostiraletan (1,8 , 15 eta 22), hogei lasterketaz gozatu ahal izan dute zaletuek. Aterpea Merkatari elkarteko kideen izenak izan dituzte nagusiki sariek; hirugarren saioan Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako kirol ekimenen izenak zeramatzaten. Aipatzekoa da hirugarren jardunaldian Angel Sanchez herritarrak entrenatutako Mr Sunshinek Emakumeok Mugimenduan saria irabazi zuela. Gainera, lehen postuetan jockey emakumeen presentzia ere handia izan da jardunaldi guztietan. Bost asteko atsedena izango du Hipodromoak eta ekainaren 1ean udako denboraldiari irekiko dizkio ateak.