'Noaindik Amaiurrera' hitzaldia emango du gaur Beñi Agirre historialariak

Txintxarri 2022ko api. 26a, 13:27

Noaingo guda 1521eko ekainaren 30ean izan zen, eta hori irabazita, Gaztelako Erresumak Nafarroakoa konkistatu zuen, nahiz eta lurralde hori defendatu zutenek erresistentzia handia egin. Lurralde horren independentzia defendatzeko azken ahaleginetako bat izan zen, baina ez azkena, 1522an Amaiur gaztelua berreskuratu baitzuten hainbat hilabetez, eta Gaztelako tropen aurrean defendatu. Euskal Herriko historiaren gertakari esanguratsu horren bueltakoak gogoratze aldera, pare bat jarduera egingo dituzte apirilean: batetik, Noaindik Amaiurrera 1522-2022 hitzaldia, Beñi Agirre adituaren eskutik, Antonio Mercero gunean, gaur, 19:00etan; eta, bestetik, Noaingo bataila lau artistaren begiradapean erakusketa, Antonio Mercero gunean baita ere, gaurtik ostiralera bitartean,18:00etatik 20:30era.